XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txikiekiko etsaigoa gogorra denean, irudia baztertua izan daiteke edo txiki jaioberriak eskotomizatuak.

-Antzara: zigor eta agresibitate zentzuaren ondoan, zikiramendu gaia eduki dezake.

Guttien maitatua da Corman-engan (%41).

Arau projektiboak agintzen duenaren kontra, HBa ez da kondairaren erdigunean aurkitzen: HB hozkatua oso guttitan agertzen da.

Gehiagotan agertzen da txerritxo txuri hozkatuaren kasua.

a) Ageriko gai edipiarrak: Gai edipiarraz hitzegin daiteke, goian aipaturiko irudi hauetako bat haurrak kontaturiko kondairaren erdian dagoenean.

Batzuetan gaia inolako erretizentzi gabe agertzen da, haurrak guraso etsaiaren tokia hartzen duelarik, ametsetan behintzat harekin identifikatuz.

b) Gai edipiar mozorrotuak: situazio edipiar bat eragotzia denean, larridura sortzen du eta errefulatua da.

Beraz, ez da nabarmen agertuko testean.

Arretaz begiratu behar zaio horri, Musua eta Gaua baztertuak eta ez-atseginen artean sailkatuak direnean.

3.4.2. Gai agresiboak.

Genital aurreko aroek behaztopa eta eragozpen guztiak suntsitzeko joera inpultsiboa dute.

Joera hau gainera indartu egiten da frustrazioaren kasuan, haurrak frustrazioaren erantzule direnen kontra agresibitate ikaragarria garatzen duelarik (guraso eta anai-arreben kontra batik bat).